Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan

Cigüeña talde valentziarrak kontzertua eskainiko du Gaztetxean

Punk-etik eta post-hardcoretik oso hurbil dago taldea, baita beste sonoritate batzuetatik ere.

 (id: 5897590)Testua: Arrasateko Gaztetxea. Argazkiak eta bideoa: Cigüeña. 2018ko urriak 9, asteartea.


Cigüeña taldea bikotea da eta Valentziatik dator gitarra eta bateria besapean. Punk-etik eta post-hardcoretik oso hurbil dago taldea, baita beste sonoritate batzuetatik ere. Indartsuak, biziak, energia handikoak, intentsoak eta melodikoak dira beraien kantuak, eta oso kritika onak jasotzen dituzte.


Ibilbide luzea dute eta errepidean bizi dira. 2012an, 'Cigüeña' diskoa kaleratu zuten, 2014an 'Neptuno' eta orain 'El Vuelo' diskoa grabatu berri dute Betunizer taldeko Pablo Peiró-rekin batera, Arrasaten aurkeztuko dutena. Kontzertua, ohikoa denez, gaueko 22:00etan hasiko da.




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE