Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Artek 'Merkataritza Berdearen Astea' antolatu du
Aurten ekimena saltoki guztiei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek Ibai-Arterekin harremanetan jarri beharko dute.

Testua: Mondraberri. Kartela: Ibai-Arte. 2018ko irailak 11, asteartea.

 

Ibai-Arte 'Merkataritza Berdearen Astea' martxan jarriko du aste honetan.  Irailaren 10tik eta 21era erosketak Arrasate Txartelarekin egiten  dutenek  3 bizikleta eta hoverboard baten zozketan parte hartuko dute.  Sariak irailaren 21ean banatuko dira Herriko Plazan, 20:15ean.

 

Bestalde, haurrentzako birziklapen tailerra egingo da Txatxilipurdiren eskutik. Tailerra irailaren 21ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da Herriko plazan.

 

Saltokien apainketa eta poltsa oxobiodegradagarriak

 

Saltokiek zelai-alfonbra batekin hartuko dituzte bezeroak, eta elkarteak erakusleihoak iraunkortasun irizpideen arabera apain ditzaten gonbidatzen ditu saltokiak. 'Herrian erosi' logoa duten poltsa oxobiodegradagarriak banatuko dira.

 

 (id: 5805597)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE