Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Itziar Perez (ziber-segurtasunean aditua)

"Mugikorreko app-ei ere pasahitza jartzea inportantea da"

Aldundiak antolatuta, Kultura Digitalaren Astea aurrera eraman da, eta atzo ziber-segurtasunaren inguruko hitzaldi jakingarria izan zen.

595.Ziber-segurtasuna.Kultura.Digitalaren.Astea1 (id: 5766224)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko apirilak 26, osteguna


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, Kultura Digitala Astea antolatu du.


Hala, tailer, hitzaldi,... ugari egin dira batez ere Biteri plazan, eta atzo telefono mugikorretako segurtasunaren inguruko hitzaldia izan zen.


Itziar Perezek eman zuen hitzaldia, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Informatika irakasle eta ziber-segurtasunean aditu.


Entzuleen artean hainbat neska-mutiko eta guraso batzuk izan ziren, eta adi jarraitu zituzten adituaren aholkuak eta ezagutzak.


Mugikorren erabiltzaileen arrisku digital nagusietako bat malware deiturikoa da. Izan ere, software kaltegarri hau mugikorrean sartuz gero, "beste batzuek jakin ahalko dute zein diren mugikorraren erabiltzailearen izena, gustuak, nondik dabilen,...".


Hori saihesteko, erabiltzaileak "aplikazio bat deskargatu baino lehen, ondo begiratu behar ditu zein diren aplikazioaren egilea eta balorazioa".


Gainera, "denbora hartu behar du baimenak aztertzeko. Izan ere, app-ak galdetzen digu ea baimena ematen diogun gure mugikorreko argazkiak, artxiboak,... berak ezagutu ditzan".


Pokemon Go! jokoak adibidez "aplikazioaren atzean daudenei jakitera ematen die erabiltzailea nondik nora dabilen".

 

595.Ziber-segurtasuna.Kultura.Digitalaren.Astea2 (id: 5789106)


Antibirusa erabiltzea eta sistema eragilea (mobila funtzionatzea ahalbidetzen duena) eguneratzea ere oso garrantzitsuak dira. "Aplikazioak ere eguneratu behar dira", gehitu zuen Itziar Perez adituak.


Wi-fi sare publikoen arriskuez ohartarazi zuen, "izan ere, beste batzuek gure nondik norakoak zelatatu ditzakete".


Beste arrisku batzuk mobila galtzea edo lapurtua izatea dira. Horregatik, hori gertatu baino lehen, segurtasun-neurri batzuk lehenbailehen hartzea komeni da:


"App-ei ere pasahitza jarri, IMEI zenbakia etxean idatzita eduki, segurtasun-kopia bat egin eta ez idatzi pasahitzak mugikorrean".


Bide batez, pasahitza aukeratzean "ez aukeratu pasahitz erraz bat: Letra larriak, letra xeheak, zenbakiak eta sinboloren bat aukeratu".


Arriskutsua izan daiteke pasahitz berbera programa ezberdinetarako erabiltzea, "baina patroi bat sortzea gomendagarria da".

 

Haurrek "gurasoei pasahitzak zein diren esan behar" diete, eta adituak ohartarazi zuen mugikorra pertsonalizatzearen arriskuez.


Gainera, Internet edo waths app bidez "albise faltsuak iristen zaizkigu, eta haurrak ez badaki egiazko informazioa den edo ez, bere gurasoei edo irakasleei galdetu behar die. Hala, gezurrezkoa bada, ez berbidali, ezta linka ireki ere".


Kultura Digitalaren Astea atzo (asteazkena) amaitu zen hitzaldi, solasaldi,... ugari jendarteratu ondoren.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE