Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETA

Lanak aurkezteko epea ireki da.

TESTUA: UDALA / 2019ko urtarrilak 23, asteazkena


2019ko Inauteriak Jaietarako kartel eta egitarauaren azala aukeratzeko, Kultura eta Euskara Batzordeak honako arauak izango duen kartel lehiaketa deitzea proposatu du:


1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian, deialdi hau udalaren webgunean argitaratu baino lehen.


2. Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan  (Pendrive edo Cdan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere  inprimatuta ekarri beharko dute.


3. Formatuak, nahitaez bertikala izan behar du.


4. Teknika librea izango da.


5. Obrak originalak izango dira.


6. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2019 INAUTERIAK ARRASATE.


7. Jai horren ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko da.


8. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du (kopuru honi PFEZen atxikipena aplikatuko zaio).


9. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.


10. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.


11. Kartelak behar bezala babestuta aurkeztuko dira, euskarri gogor batekin, hondatu ez daitezen.


12. Kartelak 2019ko otsailaren 12a, 19:00 baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.


13. Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.


14. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta saririk ez emateko aukera izango du, mailarik ez balego.


15. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:

- Autorea nor den zalantzan dagoenean.

- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.

- Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.

16. Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.


17. Saritu gabe geratu diren lanak, erakusketa eginez gero, azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik.


18. Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat edo beste beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).


19. Oinarri hauek, udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita udal-webgunean ere (www.arrasate.eus).


20. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE