Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Udaltzainek gizon baten bizitza salbatu dute

UDALTZAINEK GIZON BATEN BIZITZA SALBATU DUTE

Testua: Mondraberri.eus / 2017ko apirilak 4, asteartea


Orain gutxi Arrasateko gizon batek bere buruaz beste egiteko saiakera egin du gure herrian.


Hori egitear zegoela, bizilagun batek egoera ikusita, larrialdi-zerbitzuei dei egin die.


Ondorioz, lau udaltzain bertaratu dira, eta hauetako bat gizonarekin hitz egiten hasi da, bera lasaitzeko asmoz.


Bitartean beste hirurak pixkanaka gizonarengana hurbiltzen joan dira, heldu dute eta bere buruaz beste ez egitea lortu dute.


Gizonaren osasun egoera kontuan harturik, lagun hau Donostiako ospitale batera eraman dute, errekuperatu dadin.


Hain zuzen, Gipuzkoako hiriburuko Osakidetzaren osasun mentaleko zentro bateko psikiatra dugu Andrea Gabilondo Cuéllar, gai hauetan aditua.


Berak azaldu digun bezala, "suizidioa egintza konplexua da, eta normalean faktore ezberdinek eragiten dute".


Faktore hauetatik "ohikoena depresioa da, buruko osasun arazo bat dena".


Horregatik, depresioa izatean "garrantzitsua da osasuneko profesional batengana joatea (ohiko medikura adibidez). Berak laguntza eskaini ahalko digu egoera gainditzeko".


Herritarrok oro har ere lagundu dezakegu: "Ikusten badugu norbait arriskuan dagoela, oso garrantzitsua da berarekin hitz egitea".


Izan ere, "suizidioaren inguruan galdetzeak ez du arriskua handitzen, arriskua txikitu dezake". Arriskuan dauden pertsonek badituzte eskura laguntza jasotzeko telefonoak:

  • Osasun Kontseilua: 943 20 30 20
  • Arrasateko ospitaleko larrialdiak: 943 46 11 11
  • Larrialdietarako telefonoa, 24 orduetan martxan: 112

Osakidetzako Psikiatria Zerbitzuak ere herritarrei arreta eskatzen die bere inguruko pertsona batek:

  • Bere burua kaltetzeko edo suizidatzeko desioak adierazten baditu.
  • Muturreko esperantza falta adierazten badu.
  • Heriotzarekiko edo biolentziarekiko ezohiko interesa agertzen badu.
  • Bere ardurak uzten baditu neurri handi batean.
  • Bakartzen bada neurri handi batean.

Adituek aholkatzen dute, inguruan arriskuan dagoen pertsona bat baduzu:

  • Hitz egin gaiaren inguruan argi eta garbi berarekin.
  • Interesa eta babesa agertu berari.
  • Laguntza profesionala eskatu.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE