Testua: Mondraberri. Argazkiak eta bideoak: Deabru beltzak. 2018ko abenduak 20, osteguna.
1996an Deabru Beltzak kale antzerkia sortu zen beste hainbat antzerki taldetik etorritako aktorekin. Ordutik 10 antzezlan aurkeztu ditu, horiekin 3.000 ekitaldi eginez. 5 kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dute lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz.
Bihar, Santamas bezperan, Arrasaten ‘Leus tambours de feu’ suzko kale antzerkia eskainiko du Deabru Beltzak taldeak. Ikuskizun honek, musika, piroteknia eta efektu bereziak nahasten ditu ibilbidearen zehar. Su primitiboa eta erritmo sorginduak, ikusleen lilura bihurtzen du.
Aker, akelarreko deabrua, kaleetan zehar ibiliko da bere perkusionisten lagun taldearekin. Esku bat danborrean eta bestea “zirian”. Honela sortu da Deabru Beltzak taldearen proposamen berria.