Testua eta argazkia: Josemari Velez de Mendizabal . 2018ko azaroak 15, osteguna.
1938ko Aramaio txiki hartan ezinikusiak beste edozein tokitan bezain sakonak genituen, gerraren ondorio latza zela eta. Baina hurbiltasun geografikoak larriagotu egin zuen herritarren arteko bizikidetza. Karlismoak oso sustrai luzeak zituen Aramaion eta Franco jeneralaren garaipenak gerrako galtzaileekiko errepresio latza eragin zuen herrian.