Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azaroaren 16, larunbata
Udalatxeko inguruak eta Meatzerreka ezagutzeko bisitak antolatu ditu Udalak
Udaletxeko bidean Minetako meatzeak eta Galarragako koba ezagutuko dira, eta Meatzerrekan San Balerio ermita eta altzairuaren eragina Arrasateko historian.

 (id: 5583396)Testua: Mondraberri. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko azaroak 15, ostirala.

 

Arrasateko Udalak bi bisita berria antolatu ditu bihar, larunbata. Alde batetik, Udalatxeko inguruak ezagutzeko aukera egongo da, eta bestetik, Meatzerreka eta San Balerio ermita.

 

Udalatxeko bisita goizeko 9:00etan irtengo da Udalako goiko baserrietatik, eta mendiko oinarriari bira emango dio, tontorrera igo gabe. Bidean Minetako meatzeak eta Galarragako koba ikusiko dituzte. Parte  hartu nahi ezkero 9 leku libre daude  oraindik.

 

 (id: 5595283)Larunbatean ere, Meatzerreka  eta San Balerio ermita ezagutzeko aukera egongo da. Hitzordua Herriko plazan izango da goizeko 10:00etan, edo 11:00etan San Balerio ermitan. Hitz egingo da Arrasateko altzairuaren munduaren eta haren balioaren inguruan herriaren motor ekonomikoa izan baitzen Arrasateren historian zehar. Bisita honetan 8 leku daude libre.

 

Izen-ematea Arrasateko Udalaren webgunean egin beharko da. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE