Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Korrika 21 oso berezia izango da guretzat''

Arrasateko txalapartariek Korrikaren aurkezpen bideoan parte hartu dute

Arteman kooperatiba dabil lasterketaren irudia lantzen, eta gaur Korrikaren arduradunek 2019ko edizioa aurkeztu dute. Bideoklipean 'Zarre' eta 'Telle' txalapartariak ttakun-ttakun azaltzen dira.

Bideoa: AEK - Korrika / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko azaroak 7, asteazkena


Korrikaren 21. edizioaren antolaketa martxan dabil, eta zereginetako bat da spotaren bideoklipa grabatzea.


Lasterketaren irudia lantzen Arteman kooperatiba ari da, eta AEKren bideoklipean bi txalapartari agertu behar zirenez, Artemanek AEKri proposatu zion kooperatibako langile Gorka Zubizarreta 'Zarre'k bideoklipean parte hartzea.


AEKak baietz erantzun zuen, eta ondorioz 'Zarre' eta Arrasateko Ttakun taldeko beste kide batek, Iñaki Telleria 'Telle'k, bideoklipan esku hartu dute.


Grabazioak Amurrion eta Gasteizen egin dituzte, eta biko arrasatearrak txalaparta doinu batzuk eskaintzen ditu bideoklipean.


Horren ondorioz, Korrikaren 21. edizioa oso berezia izango da Arrasateko Ttakun taldearentzat: "Poz handia ematen digu - azaldu digu 'Zarre'k - eta gainera aurten taldearen 25. urteurrena ospatzen dugu".


Korrikaren arduradunek gaur goizean ibilbidea, leloa, irudiaren bideoklipa,... aurkeztu dituzte, iragarriz gero eta gutxiago falta dela lasterketa Euskal Herrian abiatzeko eta Arrasatera iristeko.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE