Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Isidro eguna dela eta, baserritarrei errekonozimendua egin die alderdiak
Baserritarrekin elkarlana sustatzen jarraituko duela adierazi du EAJ-k
Kurtzetxikiko belardiak mantendu eta erabiltzeko duela urte eta erdi Larragain Elkartearekin abiaturiko akordio kolaboratiboa jarri du adibidetzat alderdi jeltzaleak.

 (id: 5334392)

 Testua eta argazkia: Arrasateko EAJ / 2019ko maiatzak 15, asteazkena

 

Arrasateko EAJ-k lehen sektorea sustatu eta bultzatuko du eta adibide bezala jarri du agintaldi honetan Larragain Elkartearekin abiaturiko akordio kolaboratiboa Kurtzetxikiko belardiak mantendu eta erabiltzeko.

Kurtzetxikiko belardiak 10 hektarea ditu eta hainbat tokiko baserritarren bitartez kudeatuta izaten ari da orain urte ta erdi abian jarritako akordio kolaboratibo bati esker.“Belardien errekuperazio zein mantenketa eta beraien esplotazioa Larragain Elkartearen erantzunkizuna da udalaren laguntza ekonomikoaren bitartez.“Bedoñako Iturrixa, Urkimendi eta Bidasoro; Udalako Palazio, Torre eta Kabuena, eta Gesalibarko Artabilla baserriek osatzen dute Larragain Elkartea eta EAJko alkategaiak balioan jarri ditu horrelako akordio eta elkarlanak baso eta mendien zaintza eta kudeaketarako. “Guretzako argi dago lehen sektorea bultzatzeko modurik onena baserritarrekin elkarlana sustatzea dela eta kolaborazio komunitariorako bideak erreztea izan behar duela Udal baten lana”.


Akordio honi esker baserritarrek eurek kudeatzen dute Kurtzetxikiko belardia
eta nahiz eta jakina den zonalde horretako lur geruza fina dela eta hezetasunaren faltak zailtzen duela eremuaren mantenketa, Larragain Elkarteak Kurtzetxiki kudeatzen duenetik belarra sendo hazi da, berde dago eta animaliak lasai.


EAJ-ko alkategai den María Ubarretxenaren esanetan “oso egoki” egin da lan esparru horretan eta balioan jarri nahi izan ditu horrelako elkarlanerako ereduak. “Arrasatearrek euren konfidantza ematen badigute alkatetzan jarraitzeko, horrelako elkarlanak gure baserritarrekin beste mendi eremu publikoetara zabaltzea da gure asmoa, lehen sektoreari bultzada emateko modurik onena elkarlana bai da”. Lana batera egitea eta entzute aktiboa praktikatzea gure baserriak bizirik iraun dezaten horiekin lan egitea da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE