Testua: Zaldibar 24 orduko antolatzaileak / Argazkia: MB artxiboa / 2018ko uztailak 10, asteartea
Jadanik badaude hainbat talde apuntaturik, baina azkeneko bultzadatxoa eman nahi diogu ahalik eta gehien egoteko. Giro ederra izango da eta gainera eguraldi ona dago iragarrita, beraz, animatu parte hartzera!
Gogoratu nahi da bai mutilen eta bai nesken txapelketarako inskrizpzioak zabalik daudela, eta apuntatzeko, korreo bitartez (zaldi24ordu@gmail.com) edota Instagram bitartez (@zaldi24ordu) kontaktatu behar dela antolakuntza taldearekin.
Talde bakoitzak 80€ ordaindu behar ditu ES32 3035 0202 73 2020042303 (Laboral Kutxa) kontuan edota Arrasateko Etxoste Tabernan.
Taldeak 10 pertsona ingurukoak izatea komeni da, 5 jokalarik + atezainak jokatzen baitute. Sariak hurrengokoak dira:
- 1. saria: 400 € + Afaria Jai Zale tabernan
- 2. saria: 200 € + Trago bat jokalari bakoitzeko Etxoste Tabernan
- 3. saria: 100 €
Animatu zaitezte!