Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kooltur Ostegunak
Artedramak eta Huts Teatrok 'Hozkailua' antzezlana eskainiko dute
Emanaldi hau oso berezia izango da, sarreran jasotako diru guztia orain gutxi erre den Shot! grabazio estudioari laguntzeko bideratuko delako.

Testua: Kooltur Ekintza. Argazkiak: Artedrama eta Huts Teatro. 2018ko ekainak 12, asteartea.

                       

 

Ostegun honetan, ekainak 14, Artedramak eta Huts Teatrok 'Hozkailua' antzezlana eskainiko dute Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

 

Emanaldi hau oso berezia izango da, sarreran jasotako diru guztia orain gutxi erre den Shot! grabazio estudioari laguntzeko bideratuko delako.

 

Artedrama antzerki plataforma beteranoak eta Huts antzerki taldeak sortutako antzezlan honetan oso erretratatuta ikusiko ditugu 80ko hamarkadako Euskal Herriko pertsona, bizipen eta pasarteak. Protagonistak Ander Lipus eta Patricia Urrutia izango dira.



Hauxe sinopsia: Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da 'Hozgailua'. 

 

 (id: 5218306) 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE