Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Munduko Arrozak ekimenean batutako dirua Salvamento Maritimo Humanitariori bideratu da
Uztailean egindako ekimenean sukaldatutako arrozen salmentatik lortutako 95€ak bideratu dira jada GKEri.

 (id: 820119)Testua: Munduko Arrozak. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko urriak 8, asteartea.

 

Uztailean, Arrasaten, Munduko Arrozak ekimena ospatu genuen eta honen bitartez, arrasatearrok, geure herrian dugun kultura aberastasuna bide, modu anitz eta ezberdinetan sukaldatutako arrozez gozatzeko aukera izan genuen. Hau honela eta pausotxo bat gehiago  eman nahian, arroza plater guzti horiek euro 1en trukean banatu genituen.

 

Aldez aurretik, ekimena antolatzeko elkarlanean aritu ginen elkarte eta erakundeek, hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda osatu genuen: Proactiva Open Arms, Salvamento Marítimo Humanitario, Sea Watch, Zaporeak eta Mundukide Fundazioa.

 

Ekimenean parte hartu genuen arrasatearrok, euro hori zein erakunderi bideratuko geniokeen erabakitzeko aukera izan genuen. Guztira 95€ batu genituen eta hala, Salvamento Marítimo Humanitario izan zen bozkatuena eta bideratu dugu jada ekarpena.

 

Ekarpentxo honen onura izan duen Erakundearen partez eta, nola ez, Munduko Arrozak ekimenaren antolatzaileon partez,

 

MILA MILA ESKER ARRASATE!!!

MUNDUA ARROZA ALE BATEAN!!!!

 

Ekimenaren antolatzaileak:

 

Arrasateko udalaren Aniztasun Saila, SOS Arrazakeria, Gurutze Gorria, Manos Activas por un Mundo Solidario elkartea, IMME elkartea eta Ekin Emakumeak elkartea.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE