Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gazte Bulegoa
Ludotekek ikasturte bukaera ospatuko dute
Ikasturte amaiera iritsi da eta ludotekek beren azken festak antolatu dituzte. Horrela, urtero legez, festa bateratua antolatu dugu ostiral honetarako, eta hurrengo astean, ludoteka bakoitzean ikasturte amaierako festa ere egingo da.

 (id: 5104154)Testua: Gazte Bulegoa. Argazkia: MB artxiboa.2018ko ekainak 12, asteartea.

 

 

Ekainaren 15ean, ostirala, 17:00etan, LUDOTEKEN AZKEN FESTA BATERATUA, Monterronen gauzatuko da (eguraldi txarra bada, Jokin Zaitegi plazan).

 

Bertan ekintza ezberdinak egingo ditugu:

 

Henna tailerra: ludoteketako haur batzuen ama saharauiarrekin.

Monterroneko eszenatokia erabiliko dugu ikuskizunak egiteko.

Aurpegi margotzea

Haragi kolorea tailerra: Bakoitzak bere eskua marraztuko du orri baten eta tenperekin nahasketak egiten, bakoitzaren azal kolorea margotuko dute.

Jateko: Fruta brotxetak

 

Ekainaren 20an, asteazkena, 17:00etan, LUDOTEKA BAKOITZEKO AZKEN FESTA egingo da.

 

Okendoko ludoteka:

Dantza/kanta emanaldia

Merendola

Argazkien emanaldia

 

Santamainako ludoteka:

Merendola

Karaokea

Argazkien emanaldia

 

Usaetxeko ludoteka:

Patata tortilla lehiaketa

Gaua pasako dute bertan, kanpinetan.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE