Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sukalderako tresneriaren sektorean erabiltzeko

Grupo Rhointer-ek Fagor marka eskuratu du

Rhointer izeneko enpresa multzoa Cantra barruan dago kokatua. Bere asmoa da Fagor marka "maila ertain-altu batean jartzea, kalitatea, berrikuntza eta abangoardia" bezalako ezaugarriak kontserbatuz.

595.Fagor (id: 1053405)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko otsailak 7, osteguna

 

Grupo Rhointer-ek, prentsa ohar batekin azaldu duenez, eskuratu egin du sukalderako tresneriaren sektorean Fagor marka erabiltzeko lizentzia.


Tresneriaren ekoizpenak eta salmentak 5 milioi euroko inbertsioa suposatuko dio Rhointerri datozen bi urteetan. Baita 20 pertsona kontratatzea ere.


Grupo Rhointer delakoa Cantra barruan da, eta Fagor S. Coop-ekin akordioa sinatu berri du Arrasaten. Horrek "sendotzen ditu Espainiako sukalde-tresnerian duen lidergoa eta bere nazioarteko posizionamendua", azaldu duenez.


Grupo Rhoniter Kantabriako enpresa batzuek osatzen dute, eta Cantra barruan dago. Era berean, Cantrak 10 filial ditu espainiar estatuan eta Amerikan, sukalderako tresnerian espezializatuta.


Gainera, Magefesa, Vitrex, Alza edota Cruz de Malta marken jabea da. Talde enpresarialaren plan estrategikoak bi helburu ditu nagusiki:

 

100 milioi euroen fakturazioa gainditzea datozen 4 urteetan, eta Asia, Afrika eta Europako merkatu berrietan "indartsu abiatzea".


Bere jarduera Txilen hasi zuen 1988an, eta ondoren Hego Amerikan eta Amerikako Estatu Batuetan zehar hedatu zen. 2013tik estatu espainiarrean dihardu, 125 langilerekin eta 10 milioi euroko inbertsioarekin.


Cantrak asmo du Fagor marka "maila ertain-altu batean jartzea, kalitatea, berrikuntza eta abangoardia" bezalako ezaugarriak mantenduz. Hitzarmenaren arabera, Cantrak Fagorren presio-eltzeen diseinuak eta modelo industrialak ere eskuratu ditu.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE