Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia
Ointxeren Gabonetako Campusean izena emateko epea zabalik dago
2004 eta 2011 urteetan eta tartean jaiotako gaztetxoei zuzendutako Gabonetako Campusa antolatu du Ointxe! saskibaloi elkarteak. Saskibaloiaz gozatu nahi duen gaztetxo guztiei eskainitako campusa da, klubeko jokalaria izan ala ez.

 (id: 5189952)Testua eta kartela: Ointxe!. 2019ko abenduak 1, igandea. 


Aurtengo Gabonetako saskibaloi campusa Eneko Mata entrenatzaileak gidatuko du eta bi txanda izango ditu goizez (10:00-14:30):


Lehen txanda: abenduaren 26tik 28ra, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Bigarren txanda: urtarrilaren 2tik 4ra, Arrasateko Iturripe kiroldegian.


Txanda bakarrean edo bietan parte-hartzeko aukera egongo da. Txanda bakarraren prezioa 25 eurokoa izango da eta bi txandetan izena emanda 45 eurokoa.


Izena emateko edo informazio gehiagorako idatzi ointxe@ointxe.eus helbidera. Animatu eta etorri Gabonetan ere saskibaloiaz gozatzera!

 

 (id: 5172573)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE