Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: ELA, LAB, CCOO, UGT]
BMko eta LIDLko langileek bilkura egin dute merkataritzako Gipuzkoako hitzarmenaren alde
Patronalarekin negoziaketa abenduaren 19an blokeatuta gelditu zen, eta negoziaketan parte hartu duten sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte.

 (id: 5091411)Testua: ELA, LAB, CCOO, UGT.  Argazkia: Marijo Simon. 2019ko martxoak 13, asteazkena.

 

2016ko abenduaren 31an  amaitu zen Elikagaien Industria eta Merkataritzako Gipuzkoako  hitzarmena. Patronalaren arteko eztabaiak eta gero, 2018ko apirilean lortu genuen negoziazio mahaia eratu eta negoziazioari hasiera ematea.

 

Ordutik, patronalak ez ditu gure aldarrikapenak erantzun, gu proposamenei betoa jarriz, besteren artean, lanaldi partzialak luzatzeko prozedura bat sortzea, jaiegun eta igandeetako irekierak mugatzea, urteko lanaldia gutxitzea... Azkenik, pasa den urteko abenduaren 19an negoziaketa erabat blokeatzea erabaki zuen arte, "negoziaketari  denbora eman nahi diola" esanez.

 

Baina ez dugu onartuko. Horregatik, negoziaketa parte hartzen dugun lau sindikatuok, ELA, LAB, CCOO eta UGTk hitzarmenaren negoziaketa errealari bultzada ematen jarraituko dugu, eta horretarako ekintza ezberdinak egin izan ditugu. Oraingo honetan, elkarretaratzeak egin ditugu herri ezberdinetan:  Irunen, Hernanin, Errenterian eta Arrasaten.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE