Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Ekain Herrian' ekimena abiatu dute

50 herrikide Ekain Zubizarreta babesteko antolatzen hasi dira

Batzar irekia egin zuten atzo Kulturaten, eta lantaldeetan aurrera begirako ekitaldiak eta ekimenak zehazten hasi ziren.

595.Ekain.Zubizarreta.Batzarra1 (id: 6384477)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 11, osteguna

 

Ekain Herrian ekimena abian jartzeko bilerak egin izan dituzte, eta atzoko batzar irekian ekimena eratu zuten. 

 

Ekitaldiaren hasieran makroepaiketaren inguruko oinarrizko informazioa eman zuten, eta parte-hartzaileek helburu izan zuten plangintza bat zehaztea.

 

595.Ekain.Zubizarreta.Batzarra2 (id: 6593605) 

Hau da, hemendik aurrera zein ekitaldiak, ekimen,... egitea hausnartu zuten, hain zuzen, herritarren iritziak, ekarpenak,... jasoz.

 

Hitzordu nagusia irailaren 14ko manifestazio nazionala izango da, baina hortaz gain ere Arrasaten elkartasun egun bat zehazten hasiak dira, epaiketari aurre egiteko. Ekimenari forma emateko, 50 arrasatearrek lantaldeetan jardun zuten. Hurrengo batzar irekia uztailaren 23an izango da, arratsaldeko 18.00etan Kulturaten. 

 

595.Ekain.Zubizarreta.Batzarra3 (id: 6685534) 

595.Ekain.Zubizarreta.Batzarra4 (id: 6723265)

 

@47akHerrian 

 

#EkainHerrian 

 

Erlazionatutako albistea:
"ETAren betirako su-etenaren osteko elkartasun lanagatik epaituko gaituzte"
 

2019ko ekainaren 28an argitaratutako albistea 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE