Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Aretxabaletako motorista bat hil da Leintz Gatzagan

ARETXABALETAKO MOTORISTA BAT HIL DA LEINTZ GATZAGAN

595.Istripua.LeintzGatzagan.Herritarbat (id: 2736073)


Testua eta beheko argazkiak: Gontzal Landa Herbias / Goiko argazkiak: Herritar bat / 2019ko ekainak 7, ostirala

 

Gaur goizeko 7:10 aldera izan da ezbeharra, motozikleta batek (Ducati Paginale modelokoa) eta turismo batek (Toyota markako monobolumen bat) talka egin dutenean.

 

Istripua Gipuzkoa eta Araba arteko mugatik oso hurbil gertatu da, GI-627 errepideko 19. puntu kilometrikoan. 

 

Ondorioz 36 urteko gizonezko motorista hil da bertan. Ertzaintzak azaldu berri digunez, hildako pertsona jatorriz Zamorakoa zen baina Aretxabaletan bizi zen.

 

595.Istripu.Gatzagan2 (id: 7366906) 

Hala ere, monobolumenaren gidariak positibo eman du alkoholemiaren eta drogen frogetan, eta ondorioz Ertzaintzak atxilotu du, bideko segurtasunaren aurkako delitua egotzita.

 

GI-627 errepidea itxita egon da bi norabideetan une batzuetan, baina momentu hauetan (10:05ean) trafikoari bidea txandaka ematen ari zaizkio.

 

Ertzaintzaren Trafiko Unitateak bere gain hartu ditu istripua argitzeko ikerketa. 

 

595.Istripu.Gatzagan1 (id: 7301338) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE