Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Juan jaietako 22. Mus Txapelketa lehiatuko da asteburuan
Buenuena jatetxean jokatuko da txapelketa, ekainaren 15ean, ostirala, eta 16an, larunbata, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

 (id: 4867468)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Roman Lopez. 2018ko ekainak 13, asteazkena.

 

San Juan Jaietako 22. Mus Txapelketa datorren ostiralean eta larunbatean lehiatuko da Buenuena jatetxean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Parte hartu gura duten herritarrek, 40 euro ordaindu beharko dituzte bikote bakoitzeko eta txapelketa 8 errege eta 8 batekoetara jokatuko da.

Txapelketa Arrasateko Udalaren, Jose Ramon Otamendi harategiaren eta Jose Mari Salegi harategiaren laguntzarekin antolatu da, eta lau lehenen artean banatuko da bildutakoa. Lehen sailkatuak opariak eta bildutako diruaren %50a jasoko ditu; bigarrenak opariak eta bildutakoaren %25a; eta hirugarrenak opariak eta bildutakoaren %15a; eta laugarrena opariak eta %5a.  

 

Aurten ere, kontsolamendu txapelketa jokatzeko aukera jokatzeko aukera egongo da. Parte hartu nahi dutenek, 20 euro ordaindu beharko dituzte bikote bakoitzeko. Lehen sailkatuak opariak eta bildutako diruaren %65a jasoko ditu, eta  bigarrenak opariak eta bildutakoaren %30a.

 

 (id: 4893008)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE