Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Jaiak suaz, euskara zuaz''

Aimar Elortzak irabazi du Sanjoanetarako esaldi lehiaketa

Txapelketara 70 proposamen aurkeztu dira, eta parte-hartzaileak 30etik gora izan dira. Aimarren esaldia ikusgai izango da jaietako zapekietan.

595.Esaldi.Lehiaketa.AimarAED (id: 114054)


Argazkia: AED / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko maiatzak 15, asteartea


Urtero legez, AED elkarteak San Joan Jaietarako esaldi laburren lehiaketa antolatu du.


Aurten herritarrek 70 proposamen aurkeztu dituzte, "inoiz baino gehiago", AEDtik baloratu dutenez. Parte-hartzaileak 30 baino gehiago izan dira.


Txapelketako irabazlea Aimar Elortza Gorrotxategi arrasatearra izan da, ''Jaiak suaz, euskara zuaz'' baieztapenari esker.


Horrenbestez, esaldi hau ikusgai izango da Sanjoanak girotzeko jendarteratuko diren zapietan.


AEDek eskerrak ematen dizkie parte-hartzaile guztiei, eta Aimar zoriontzen du. Bai horixe! Zorionak Aimar!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE