Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
28. urtebetetzea ospatu ostean AGAKOren ekimenek ez dute etenik
'Jirabira' musika esperimentala gaur gauean Gaztetxean
Alex Mendizabalek kontzertua eskainiko du hilak 16, osteguna, 22:00etan Gaztetxean. Igandean Gazte Txokoko gazteek euren talentua erakutsiko dute.

Testua eta kartelak: AGAKO / 2019ko maiatzak 14, asteartea

 

Aste hontan ekimen hauek izango ditugu Gaztetxean:
  • Eguena: Alex Mendizabalen kontzertua 22:00etan. Sarrera: borondatea.
Alex Mendizabal musikaria da eta 80 hamarkadatik aurrera ikusmen eta entzumenaren arteko harremanaz jardun izan da eta soinuaren imagin izaeraz. Bere zenbait lan: Dagherrosoinuak, Denbora Aurrezkia, Kontrapuntu interjarriak, musika buruz behera, urazpiko kontzertuak, mikro musikak, imitazio proiektuak, konzertoideak, instalazioak, operettak…  Unibertsitate, zentro okupatu, eskola eta haurreskoletan hainbat proiektu izan ditu azken 30 urtetan. Lokal txiki, gazte eta zahar etxe, galeria, jaialdi, museo eta beste zenbait espaziotan soinutan aritzen da.
 
 (id: 4752980)
  • Domeka: Gazte Talent 18:00etan.

Arrasateko Gazte Txokoekin elkarlanean antolatutako ekimena da hau eta bertan Arrasateko hainbat gaztek euren talentuak zeintzuk diren erakutsiko dizkigute. Aurtengoa bigarren edizioa da.

 

 (id: 4783212)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE