Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Alkategaiaren eta ahaldun nagusigaiaren bisita

EAJ-PNVek adierazi du MU "punta-puntako" unibertsitatea dela

Bisitan ere Mondragon Korporazioko lehendakariordeak, Juan Maria Palenciak, parte hartu du, besteak beste. Bisitaldian Uribarri etorbideko gunearen berrikuntza teknologikoen berri jaso dute.

595.Hautesk.19.2EAJ-PNV.BisitaMU (id: 4762281)


Argazkiak: Mondragon Unibertsitatea / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 14, asteartea


Mondragon Korporazioko lehendakariordeak, Juan Maria Palenciak, ekitaldiari hasiera eman dio. Azaldu duenez, Mondragon Unibertsitatea "anbiziosoa" eta "errealista" da.


EAJ-PNVren alkategaiak, Maria Ubarretxenak, jakitera eman du eskualdean langileen %18k kualifikaziorik ez duela, eta arazo hori iraultzeko, formakuntza ezinbestekoa dela. Horretan MUk bere alea jartzen du.


Gehitu duenez Arrasate berrikuntza teknologikoan "eredu" da, eta "punta-puntako" Unibertsitatea duela. Honek kooperatibismo "eredugarria" egiten du.

 

595.Hautesk.19.EAJ-PNV.BisitaMU (id: 4784948)
EAJ-PNVko ahaldun nagusigaiak, Markel Olanok, bide beretik jo du, eta MUren "izaera berritzailea" azpimarratu du. Zehazki, enpresekin duen eredu duala "berritzailea da oso, eta etorkizunera begira ezinbestekoa".


Berbaldien ostean, Mondragon Unibertsitateko Uribarri etorbideko instalazioei, eta bertako berrikuntza teknologikoen berri eman diete.


Ekitaldian ere unibertsitateko errektorea Vicente Atxa eta Goi Eskola Politeknikoko dekanoa Carlos Garcia izan dira.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE