Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herriko 9 dendaren artean
Arrasateko lau saltokik 'Singular Denda' zigilua jaso dute
Saridunak Sikol Lentzeria, Olgeta jostailuak, Belun argazki estudioa eta Resusta Karrikiri opari eta etxeko tresneria dendek jaso dute bereizgarritasun aitorpena.

 (id: 4952019)

Testua eta azaleko argazkia: Hasier Larrea / Beheko argazkiak: Singular Denda / 2018ko uztailak 11, asteazkena

 

Singular Denda zigilua duela hiru urte jarri zuten martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Merkatarien Elkarteak, "bereizgarritasunean, profesionaltasunean, hobekuntzan, xehetasunetan eta bezeroaren neurrira eginiko tratuan oinarritzen diren komertzioak" saritzeko asmoz.

 

Gipuzkoako zenbait udalerritako 105 dendak jaso dute zigilu hau dagoeneko, tartean Arrasateko lau komertziok: Sikol Lentzeria, Olgeta jostailuak, Belun argazki estudioa eta Resusta Karrikiri opari eta etxeko tresneria dendek. Gaur bertan jaso dute saltoki hauetako arduradunek bereizgarritasun titulua, produktuen, saltokiko esperientziaren, komunikazioaren eta dendarien kalitatea aintzat hartzen dituena.

 

Herriko 9 komertziok parte hartu dute urritik apirilera arte garatu den proiektu honetan, horietako 6 Ibai Arte elkartearen bazkideak. Nahiz eta momentuz bereizgarri hau lau dendak baino ez duten lortu, antolatzaileek gainontzeko komertzioak egitasmo honetan parte hartzera animatu dituzte, baita zigilua jaso dutenak etengabeko hobekuntza prozesuan murgiltzera ere.

 

Ana Aranberri Singular Dendak egitasmoaren ordezkariak eskerrak eman nahi izan dizkio Udalari, erakutsitako inplikazioagatik. 3800€ bideratu ditu instituzioak herriko komertzioek titulua jasotzeko formazioa jaso dezaten.

 

Singular Denda zigiluaren helburua da Gipuzkoan erosketa turismoa sustatzea, bai herritarrengan eta bai kanpotik gurera bisitan etortzen direnengan ere. Azken batean, bezeroak herriko saltokiekin fidelizatzea da bilatzen dena, dendariek egiten duten lanari aitortza emanaz. Zigiluok markoetan, pegatinetan... ikusi ahalko dira dendetan, eta bezeroen artean 100 txartel banatuko dituzte ikusgarritasun handiagoa emateko.

 

Gaurtik aurrera Singular Dendaren webgunean euren tokia izango dute herriko lau denda sarituek, beraien eskaintzaren eta aitorpena jasotzearen arrazoien berri emanez.

 

Sikol Lentzeria

 (id: 4992502)

 

Belun argazkigintza estudioa

 (id: 5026210)

 

Olgeta jostailuak

 (id: 5065206)

 

Resusta Karrikiri opari eta etxeko tresneria denda

 (id: 5154406)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE