Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Granollersen egindako txapelketan
Alain Egia eta Aitor Uranga Espainiako 20 urtez azpiko txapelketan lehiatu dira
Alain Egia laugarren postua lortu du jauzi hirukoitzean, eta Aitor Uranga 100 metroko lasterketan ezin izan du finalaurrekotarako txartela eskuratu.

 (id: 4660016)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Arrasate-Kanpanzar. 2019ko uztailak 8, astelehena.



ARRASATE - KANPANZAR elkarteko Alain Egia eta Aitor Uranga Espainiako 20 urtez azpiko txapelketan izan dira. Egiak laugarren postua lortu du jauzi hirukoitzean, 14,29 metroko jauzirekin. Azken unera arte brontzezko domina lortzeko aukera izan du.


Aitor Urangak berriz, 100 metroko lasterketan ezin izan du finalaurrekotarako txartela eskuratu. Kanporaketan 11,25 segundoko denbora egin du arrasatearrak. 


Euskadiko txapelketa


Bestalde, hurrengo asteburuan Durangon Euskadiko Txapelketa lehiatuko da. Guztira  zazpi arrasatearrek parte hartuko dute: Istar Dapena, Eneko Carrascal, Iñigo Uribarren, Ibai Fernandez, Mikel Agirre, Malen Ruiz de Azua eta Maialen Axpe.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE