Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazkiak] Ointxeko gazteak MIC saskibaloi txapelketan
Gironan ospatzen ari den MIC saskibaloi txapelketan parte hartzen ari diren Ointxe Arrasateko taldeek paper nabarmena egiten ari dira momentuz; kadete mailako neskek esaterako, finalerdiak jokatuko dituzte gaur arratsaldean.

Ibai Trebiño / argazkiak: Ointxe / 2017-04-15

 

Ointxeko gazteek lehendabizikoz ari dira jokatzen MIC -nazioarteko saskibaloi txapelketa- lehiaketa eta momentuz esperientzia polita bizitzen ari dira. Horrela konfirmatu dio Ointxe taldeak Mondraberriri eta bertan parte hartzen ari diren taldeen erredimenduarekin "pozik" direla adierazi dute taldeko arduradunek.

 

 (id: 4755147) 

Ointxe klubeko hiru talde aritzen ari dira egunotan Gironan ospatzen ari den izen handiko txapelketan eta orohar, paper nabarmena egiten ari dira. Kadete mailako neskek esaterako, txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte gaur (18:30etan) Grifeu taldearen aurka, goizeko final laurdenetan AE Fornells nagusitasunez garaitu ostean (67-12).

 

 (id: 4777373) 

Infantil mailako neska zein mutilek ere paper nabarmena izan dute, baino azken haueko ezin izan diote Betis talde boteretsuari irabazi. Goizean jokatutako partidan, arrasatearrek talde sevillarraren amore eman eta ondorioz ezin izango dira arratsaldeko finalerditan egon. Halere, txapelketa bikaina burutu dute Ointxeko infantil mailako mutilek, eta arerio guztiak garaituta -UE Sant Cugat, CEB Girona, CB Teulada- B multzoko lider gisa amaitu zuten lehen fasea.

 

 (id: 4799710)

 

 (id: 4813816) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE