Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ozenki elkarteak antolatuta

Verdiren 'Il Trovatore' opera astelehenean taularatuko da

Obraren trama garatzen da Espainiako XV. mendeko giro ilun batean, eta Opera 2001 konpainiak taularatuko du Amaian. Sarrerak oraingoz erosgai daude.

Testua: Ozenki elkartea - Mondraberri / Goiko kartela eta bideoa: Opera 2001 / 2018ko otsailak 13, asteartea

 

Ozenki elkartea datorren astelehenean itzuliko zaigu (otsailak 19) Giuseppe Verdiren 'Il Trovatore' opera ospatsuarekin.


Ohiturari jarraituz, Opera 2001 konpainiak izango du taularatzeko ardura, hain zuzen, abeslari, aktore eta musikari ugarirekin.


Italiar konposatzailearen lan entzutetsuenetako bat da, baita antzeztuenetako bat ere, eta astelehenean Amaia udal antzokian izango dugu.


Gainera, Verdiren 'trilogia herrikoia'ren parte da 'Rigoletto' eta 'La Traviata' operekin batera. Obra oinarrituta dago Antonio García Gutiérrez espainiar dramaturgo erromantikoaren 'El trovador' obran (1836).


Drama honek Verdiri jatorrizko materiala eskura jarri zion, eta hala aukera eman zion tokiak eta eszenak aldatzeko.


"Horretarako Verdik melodia eta espresio aniztasun zoragarri bat garatu zuen", azaldu digute Ozenki elkartetik.


"Verdiren melodien aberastasuna oso oparoa da, eta bigarren aktoan ijitoek abestutako Anvil korua Vedi le foschenotturne ugaritan interpretatu da, Glenn Miller-ek eta bere jazz bandak barne".


Opera girotuta dago Espainiako XV. mendeko giro ilun batean, Leonora eta bere trobadore Manricoren arteko amodio istorio erromantikoa kontatzen duelarik."Amodioz, gorrotoz, heroismoz eta mendekuz beteriko opera da".


Ozenki elkarteak dei egiten die "kantua eta musika maite dutenei, eta oro har Arrasateko eta eskualdeko entzule guztiei obra hau ikus-entzutera animatu daitezen, bertan Verdiren onena aurkituko baitute".


Ekitaldiak bi ordu eta erdiko iraupena izango du "aria, duo eta melodia ahaztezinez beterikoak".

 

Sarrerak erosgai daude 30 eurotan Kutxabanken, Amaia antzokiko leihoan eta ozenkielkartea@hotmail.es helbidean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE