Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EAJ-PNV: ''Bidea elkarrizketa, elkarlana, errespetua dira''

Gaztetxeen desalojoaren aurkako pintadak egin dituzte batzokian

Iruñeko Maravillas eta Donostiako Kijera proiektuen aldeko mezuak idatzi dira bart. EAJ-PNVren hitzetan, protesta hau "demokrazia eta askatasunetik baino, totalitarismotik eta faxismotik gertuago" dago.

550.Pintaketak.Maravillasen.Alde.EAJ-PNV (id: 5651206)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: EAJ-PNV / 2019ko urtarrilak 11, ostirala 

 

Herritar ezezagun batzuek bart ondorengo pintaketak egin dituzte batzokiaren kanpoaldean:

 

'Kijera ta Maravillas aurrera' izenekoa Donostiako eta Iruñeko gaztetxe hauen desalojoaren aurka azaldu da. Hortaz gain, beste bi mezu ere idatzi dituzte: 'Lotu txakurrak' eta 'Geroa Bai = PNV'.

 

Gaur Arrasateko EAJ-PNVk salatu egin ditu "batzokiaren aurkako erasoa", baita azken hilabeteetan pankarta bidez "alderdiari, alkate zein zinegotziei" egindako "mehatxuak".

 

Alderdi politikoak esan duenez, horrelako protestak "demokrazia eta askatasunetik baino, totalitarismotik eta faxismotik gertuago daudela". Gehitu duenez, "EAJ-PNVko gizon eta emakumeak beldurtzea helburu badute ez dute horrelakorik lortuko".

Gogora ekarri du Oroimenaren eta Elkarbizitzaren Mahaia Arrasateko Udaleko "indar politiko guztien parte-hartzea" izan duela, eta "hainbat emaitza eman dituela".


EAJ-PNVk prentsa-oharrean adierazi du "bidea elkarrizketa, elkarlana eta elkarrenganako errespetua" direla.

Horregatik, mahaiko alderdi guztiei "ausardia" eskatzen die, "publikoki ager daitezela akzio guzti hauek salatzen". "Bestela, argi utziko dute elkarbizitzari ekin dioten bidea ez dela izan zintzoa". 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE