Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Proposamena osoko bilkuran onartu da EAJren eta PSEren botoekin.
CESPAk beste lau urte jarraituko ditu garbiketa zerbitzuarekin
Langileei Gipuzkoako hitzarmena aplikatuko zaie, beraz, ez dute asteburuetan lan egingo. Ondorioz, 11 lan-postu berriak sortuko dira asteburuko garbiketa zerbitzuari erantzuna emateko.

 (id: 476607)Testua: Marijo Simon.  Goiko argazkia eta portadakoa: Marijo Simon eta Gontzal Landa. 2018ko azaroak 7, asteazkena.

 

Azaroko osoko bilkuran  Arrasateko bide garbiketaren zerbitzua adjudikatzeko proposamena aurkeztu da. CESPA enpresak lortu du berriz ere hitzarmena, eta beste lau urte jarraituko du garbiketa zerbitzuarekin. 2017. urtean lizitatu zen lehen aldiz garbiketa zerbitzua, baina une horretan  esleitu gabe gelditu zen.

 

Aurten berriz ere lizitatu da, eta CESPAk lortu du hitzarmena, baina hobekuntza askorekin. Oscar Garcia zinegotziak azaldu duenez, langileei Gipuzkoako hitzarmena aplikatuko zaie, beraz, ez dute asteburuetan lan egingo. Ondorioz, 11 lan-postu berriak sortuko dira asteburuko garbiketa zerbitzuari erantzuna emateko. Bestalde, astean zehar arratsaldez garbitasun lanak egingo dira ere.

 

Garciak esplikatu duenez, paperontzietan txip batzuk jarriko dira erabileraren segimendua egiteko, eta makina berriak erabiliko dira, ingurumenarekin begirunetsuagoak direnak. Bukatzeko, kontzientziazio kanpainekin jarraituko da, batez ere, txikienei bideratuta.

 

Proposamena aurrera atera da EAJren eta PSEren botoekin. Irabaziko eta Baleikeko zinegotziak abstenitu dira, eta EH Bilduk aurka bozkatu du.  Juan Luis Merino Irabaziko zinegotziak azaldu duenez, bere alderdi politikoa udalekotutako zerbitzu baten alde egiten duelako abstenitu dira. Bestalde, Eneko Barberena EH Bilduko bozemaileak esan duenez alderdi abertzaleak auka bozkatu du hitzarmenaren iraupena oso luzea delako.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE