Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maiatzaren 26an Legazpin

Desorekako judokek 3 domina lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan

 (id: 4304956)Testua eta argazkiak: Desoreka Judo. 2019ko ekainak 10, astelehena.

 

Maiatzaren 26an ospatutako Gipuzkoako Eskolarteko Judo txapelketan Desoreka Judo klubak parte hartu zuen. Gipuzkoako txapelketarako bost judokak lortu zituzten txartelak aurretik lehiatutako bi sailkapenetan: Garazi Lasa, Eneko Haritza Marrero, Naiara Oroiz, Iker Lopez eta Eder Luengo.

 

Kirolariek denboraldian zehar jarrera paregabea erakutsi dute beraien entrenamendu, topaketa, eta baita ere, txapelketan zehar. Finalaren eguenean ordea, emaitzari dagokienez, ez zuten denek zorte berdina izan.

 

Iker Lopez aretxabaletarrak bigarren postua lortu zuen. Hasierako hiru borrokaldiak irabazi ondoren, finala galdu zuen.  Bestalde, Eder Luengo arrasatearrak zorte berbera izan zuen, zilarrezko domina eskuratuz.

 

Naiara Oroizek ordea,  lehen bi borrokaldiak irabazi zituen. Hirugarren borrokaldian berriz,  txapelduna izango zenaren aurka galdu zuen, eta bigarren aukera batean brontzezko domina eskuratzea lortu zuen. Bestalde,  goraipatzeko da Eneko Haritza Marrero eta Garazi Lasa egindako lana.

 

Desoreka judo klubetik  txalotu dute kirolari guztiek egindako lana. "Bereziki gogoa jarri, saiatu eta emaitzak lortu ez dituzten  kirolariei. Emaitzak badu bere garrantzia baina are garrantzitsuagoa da  hauek lortzeko egin ditugun bideak.  Jarraitu saiatzen eta egunero norberaren mugak gainditzen.  Zorionak eta iritsiko dira iritsi beharrekoak."

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE