Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
300 pertsonak eman zuten izena aurreko kurtsoan

Matrikulazioa zabalik dago Iturriotzeko AEKren egoitza berrian

Euskaltegiak 300 ikasleri euskara irakatsi zien aurreko ikasturtean. 2019-2020an ere klaseak, on-line ikastaroak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua,... emango ditu, hain zuzen, egoitza berri, "eroso eta irisgarriagoan".

595.AEKegoitza.Berria.Aurkezpena (id: 7569944)


Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 4, asteazkena

 

 

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen (AEK) lehenbiziko pausoak Arrasaten Erdiko Kaleko egoitza batean eman zituen, Maritxu Kajoi parean.

 

Gero, sindikatu guztiek onartuta, 'Sindikatuen etxean' klaseak emateari ekin zion, eta bertan 27 urte inguru egin ditu euskararen erabilera sustatzen.

 

300 pertsonak ikasi zuten aurreko kurtsoan Debagoieneko AEKrekin, 29 taldetan antolaturik. Euskaltegietan eta enpresetan eskolak eman zituzten euskaltegiko 10 irakasleek. Aipatzekoa da Aramaion eta Antzuolan ere klaseak eman zituztela.  

 

Horregatik guztiagatik, "oso gogotsu gaude, pozik eta harro, azken urteotan gero eta pertsona gehiago hurbiltzen delako gure euskaltegira". Izan ere, "gure helburua herritar guztiak euskalduntzea eta hiztun bihurtzea delako". 

 

595.AEKegoitza.Berria.Ataria (id: 7616815) 

 

Hala ere, 'sindikatuen etxean' eraikin honetan alokairurako etxebitza sozialak egingo dira, eta AEKk egoitza berri bat bilatu behar izan du. Baita aurkitu ere Iturriotz kaleko 21ean, Herriko plazan.

 

Egoitza honetan lehenago Abantail enpresak jardun zuen, eta orain direla urte ugari altzairu denda batek.

 

Nazio mailako AEKk lokala erosi ahal izan du, hain zuzen 200 metro koadro inguruko lokala. Egoitza berriak ondokoak ditu:

  • 4 ikasgela
  • Autoikasketarako gela 1
  • Irakasle gela
  • ... 

AEKko lagunek baieztatu dute egoitza berria "erosoagoa, irisgarriagoa eta egokiagoa" dela.  

 

Halaber, egoitza berria posible izan da "Korrikaz korrika AEKri herritarrok, eragileok eta erakundeok eman diozuen laguntza handiari esker". 

 

595.AEKegoitza.Berria.Harrera (id: 7683485) 

 

Gaur eguerdian AEKko lagunek 2019-2020 ikasturterako matrikulazioaren aurkezpena egin dute egoitza berrian. Azpimarratu dute "euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizuegu AEKn". Gehitu dutenez AEKrekin "lortuko duzue:

  • Etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea
  • Lan-egoera hobetzea
  • Behar duzuen euskara maila hobetzea
  • ...

Ondoko baliabideekin:

  • Eskolak euskaltegian
  • Mintzapraktika taldeak
  • Autoikaskuntza
  • On-line ikastaroak
  • Barnetegiak
  • Mintzapraktika jarduerak
  • Normalizazio-planak
  • Itzulpen-zuzenketa zerbitzua
  • AIZU! aldizkaria
  • ...

AEKk azpimarratu du Jaurlaritzak eta Arrasateko Udalak diru-laguntzak eta bekak ematen dituztela. Horren gaineko informazioa euskaltegian bertan jaso ahal da. 

 

Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago irailaren 27ra arte, eta euskaltegian bertan egin daiteke, goizean 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 5:00etatik 8:00etara. Izena emateko 3 era daude:

  • Euskaltegira bertaratuz (Iturriotz kalea 21)
  • arrasate@aek.eus helbidera idatziz
  • 943 77 03 69 telefonora deituta

 

Inaugurazioa irailaren 11n izango da, arratsaldeko 6:00etan, Herriko plazan bertan. "Herritar guztiak gonbidatzen ditugu bertaratzera", "bereziki gurekin elkarlana duten erakunde eta eragile guztietako partaideak". Baita ere "urte guzti hauetako irakasle eta ikasle guztiak". Irailaren 11ko inaugurazioan izango dira:

  • Abestiak
  • Mokadutxoak
  • Magia saioa
  • Bizpahiru sorpresa
  • ... 

Zorionak AEK eta osasunez urra! 

 

AEKren webgunea

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE