Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren hasieran, Mojategiko berdegunean

Realak edo Athleticek Arrasaten jokatuko du, Euskal Herria Kopan

Lehiaketan guztira Euskal Herriko 12 talde arituko dira. Athleticek eta Realak ziurtaturik daukate finalerdietan plaza bana. Beraz, Mojategin txuri-urdinak edo zuri-gorriak ikusiko ditugu, beste ekipo indartsu baten aurka.

595.Reala-Athletic.REALA (id: 4173765)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Reala / 2019ko apirilak 12, ostirala

 

Euskal Herria Kopak emakumezko talderik onenak elkartzen ditu, eta aurten bederatzigarren edizioa du.

 

Lehiaketa honek 3 ardatz nagusi ditu ("Euskal Herria, lurraldetasuna eta kirola"), eta nazio mailako punta-puntako taldeak jokatzen dute:

 
Gipuzkoatik:

  • Reala
  • Oiartzun
  • Añorga
  • Eibar

Bizkaitik:

  • Athletic
  • San Inazio
  • Bizkerre

Nafarroatik:

  • Berriozar
  • Mulier

Lapurditik:

  • Baionako Aviron
  • Angeluko Genets

Arabatik:

  • Alaves

12 talde hauetatik 10ek kanporaketa sistemarekin lehiatzen dira, 3 multzotan banaturik. Kontuan hartzekoa da kanporaketa bakoitza partidu bakarrera jokatzen dela.

 

Multzoetako 4 talde onenek euren artean final-laurdenak jokatzen dituzte, eta finalerdietara sailkatuko diren bi taldeak Reala edo Athletic izango dute aurkari. Izan ere, Realak eta Athleticek finalerdietan plaza bana ziurtaturik daukate.

 

Mojategin finalerdietako bat jokatuko denez, Reala edo Athletic bertatik bertara ikusi ahal izango dugu Arrasaten, finalerdietara sailkatutako beste ekipo baten aurka.


Mojategiko finalerdia zein egunetan jokatuko den "ezin da oraingoz zehaztu - azaldu digute Euskadiko Futbol Federakundetik - data hori sailkatutako taldearen araberakoa izango baita. Hala ere, Arrasateko finalerdia ekainaren 1ean edo 8an jokatuko da".


Partidu lehiatua eta ikusgarria izateko aukera ugari daude. Euskal Herriko Kopako finala Azpeitian jokatuko da, abuztuan.

 

ehkirola.eus


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE