Testua eta argazkiak: Besaide Mendi Elkartea / 2019ko irailak 23, astelehena
Zapatuan, goizeko 6etan autobusa hartu eta Leongo Posada de Valdeón (927 m) herrira abiatu ginen 25 laguneko taldetxoa. Han hasi genuen mendi ibilaldia eta Collado Jermosoko mendi-aterpera (2.062 metro) joan ginen. Eguraldiak ez zigun larregi lagundu, baina ondo iritsi ginen gure helmugara. Bapo afaldu, lo egin eta gosaria jan ondoren, domeka goizean ekin genion berriro mendi-ibilbideari. Collado Jermosotik Fuente Déra (1.094 metro) joan ginen eta bidean Pico de la Padiornako (2.319 metro) gailurra zapaldu genuen, eguraldi onak lagunduta. Asteburu bikaina pasa genuen.