Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

GEIKEk Euskaraldiako bideoa aurkeztu du

Arrasatek '11 egun euskaraz' egitasmoan hartuko du parte, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Testua eta bideoa: GEIKE. 2018ko maiatzak 16, asteazkena.

 

GEIKE Arrasateko euskaltzaleak batzeko eta euskara gehiago zabaltzeko asmoa duen pertsona zein eragileok osatzen dugunez, apirilaren 23an azaldu bezala, Euskal  Herri osoan martxan dagoen Euskaraldian parte hartuko dugu.

 

Hizkuntza ohiturak aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den egitasmo horrek ariketa sozial erraldoia du helburu. Hori aurrera eramateko, herriko norbanakoen aktibazioa eta parte hartzea izango du ardatz nagusia. Norbanakoez gain, hainbat eragile ere bidelagun izango ditu Arrasateko Euskaraldiak eta hori definitzeko bideo bat egin dugu elkarlanean, Goienaren laguntzaz. Bideoan, AEK, EHE, Txatxilipurdi, Ekin, AED, Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, MU, Emun, Goiena eta Arrasate Institutuak hartu dute parte.

 

Behin Euskaraldian izena emanda,  Ahobizi edo Belarriprest izateko aukera izango duzu.

 

ZER DA AHOBIZI IZATEA?

 

 Ulertzen duenari euskaraz egitea, hark erdaraz erantzun arren. Ezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egitea eta hizkuntza ohiturak aldatzeko hautua egitea.

 

ETA BELARRIPREST IZATEA?

 

Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian, erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Bidea erraztuko diot horrela, euskaraz egin nahi duenari.

 

AKTIBATU eta batu zaitez Euskaraldira!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE