Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sasoibide ekimena
‘Mila esker Margari Gorrotxategi eta Lorea Iregi!’
Sasoibide ekimenean parte hartu dutenek eskertu nahi izan diete urtean zehar egindako lana. Ekainaren 6an txangoa egin zuten Getariara ikasturteari behar den moduan amaiera emateko.

 (id: 4056365)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Marijo Simon eta antolatzaileak. 2019ko ekainak 10, astelehena.


Ikasturtea bukatzear dago, eta Sasoibideko lagunek ekainaren 13an, osteguna, egingo dute azken ibilaldia. Margari Gorrotxategi eta Lorea Iregi martxan jarritako ekimenak arrakasta handiarekin bukatu du ikasturtea, eta ekimenean parte hartu dutenek esketu nahi izan diete urtean zehar egindako lana.


Margari Gorrotxategik eta Lorea Iregik irailean Sasoibide ekimena martxan jarri zuten. Bi emakume hauen asmoa zen 55 urte gorakoei kirola egiteko aukera ematea. Ez bakarrik hori, kirola eginez lagun berriak egitea, eta baita ere, herriko hainbat txoko eta ekimen ezagutzea. Horrela, urtean zehar, ostegunero Biteri plazan elkartu dira, normalean 20 pertsona osaturiko taldea. Hala ere, 60 bat lagun pasatu dira ekimen honetatik.


Maiatzaren 23an, Mondraberrik ibilaldi batean parte hartzeko aukera izan zuen. Egun horretan, Ternua enpresa ezagutu zuten Sasoibidekoek. Ez da ezagutu duten leku bakarra: Zubillagako suhiltzaileen egoitza, Arrasateko eta Aretxabaletako udaletxeak, Arizmendi Ikastola, Caritas,... Ibilaldiak bukatzerakoan Arizmendi Ikastolako Sukaldariko Lan Hezkuntzako ikasleek prestatzen duten salda hartzera joaten dira, eta solasaldia egiteko aprobetxatzen dute tarte hauek.


Urtearen zehar ere, TAFYDeko ikasleekin harremana izan dute. Egun batzuetan, ibilaldietan parte hartu dute ikasleek, eta hurbildu diren pertsonei luzaketak nola egin erakutsi diete. Beste batzuetan berriz, Osakidetzako erizain bat beraiekin irten da, eta hainbat gai buruz hitz egin die, garbitasun ohiturei buruz, elikadurari buruz,....


Mondraberrik hainbat partaideekin hitz egiteko aukera izan zuen. Denek balorazio oso ona egin dute, eta bihotzez eskertu diete bai Margariri bai Loreari urtean zehar egindako lana. Lagun berriak egiteko aukera ere izan dute, batzuentzat beste pertsonekin egotea animatu diete kirola egitera. Bestalde, partaideen artean gai desberdinak menderatzen duten profesionalak daude. Hauek euren jakintzak besteekin partekatu dituzte. Sasoibidekoek ekainaren 6an txangoa egin zuten Getariara ikasturteri behar den moduan amaiera emateko.

 (id: 4072571)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE