Testua eta kartela: Debagoieneko Gurutze Gorria. 2018ko azaroak 20, asteartea.
Proiektu honi esker, iaz, Debagoieneko 256 haurren ametsak betetzeko nahiko jostailu batu genituen. Jostailu hauek laguntza ekonomiko eta materialen bitartez – zuzenean jostailu berriak emanez – lortu genituen. Aurten bailarako 201 haurrek egin dute jostailuaren eskaera.
Beraz, behar hau asetzeko helburuarekin Debagoieneko Gurutze Gorritik, JOSTAILU BERRIAK lortzeko ekintza ezberdinak antolatzen ari gara buru belarri. Hala ere, beharrezkoa ikusten dugu herritarren zein beste erakunde ezberdinen parte-hartzea ere.
Nola lagundu dezakezu? Alde batetik, bailaran zehar jostailu hauek jasotzeko hainbat jasotze puntu egongo dira eta Azaroaren 24ean eta Abenduaren 7, 14 eta 15ean Arrasateko Eroskin Debagoieneko gizarte bazterkeria arriskuan aurkitu daitezkeen 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat jostailu berriak jasotzen egongo gara. Baita ere, “jostailu txekeak” salduko ditugu, 5€, 10€, 20€, 50€-tan.
Bestalde, ekonomikoki lagundu nahi izanez gero, herritarrek erabakitako diru kopurua ondorengo kontu korrontean sar dezakete JOSTAILU HEZITZAILEA kontzeptua erabiliz:
LABORAL KUTXA ES22 3035 0001 51 0010018156
Besterik gabe beraz, Gurutze Gorritik, proiektuan parte hartzera animatzen dugu. Izan ere, guztion eskuzabaltasunaren bidez haur askoren eskubideen alde borroka baitezakegu.