Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arratsaldeko 17:00etan Ezker Anitzaren egoitzan
Ezker Anitzak 'Debagoienko Ezker Kultur Gunea' aurkeztuko du gaur
Alderdi politikoaren asmoa da iaz hasitako proiektuari norabide berri bat ematea. Helburu honekin, gaur 'Ongi etorri' erakusketa ezagutaraziko du.

 (id: 424681)Testua eta argazkia: Ezker Anitza. 2019ko urriak 8, asteartea.

 

Urte bat bete da Ezker Anitza bere egoitza inauguratu zuenetik . Denbora honetan hainbat ekintza egin dira Debagoieneko herritarrei zuzendutak. Besteak beste, bost erakustaldi egoitzan bertan, eta bi ekitaldi Kulturaten, Patricia Sornosaren bakarrizketa eta Amelia Tiganusen hitzaldia.

 

Juan Luis Merinok azaldu duenez "une honetan proiektuari norabide berri bat eman nahi diogu 'Debagoienko Ezker Kultur Gunea' sortuz". Helburu honekin, gaur, asteartea, arratsaldeko 17:00etan ekitaldi berezia egingo da Ezker Anitzako egoitzan  erakusketa berri bat aurkeztuz.

 

'Bien_Venidas ongi etorri Welcome' erakusketa 4 GKEk gauzatu dute, Sodepaz, El Salvaldor Elkartasuna, OCSI eta Mugarik Gabe Nafarroa. Erakusketa urriaren 8tik 23ra arte zabalik egongo da, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30tik 20:00ra.

 

ONGI ETORRI ERAKUSKETA

 

‘Ongietorri’ erakusketa eleanitza gizartearen formazioa eta kontzientziazioa xede duen tresna da; honi esker, hiritarrek migrazio fluxuen oinarrien nondik norakoak, behartuak diren milioika pertsonen lekualdatzeen arrazoi estrukturalen izaera, Europan gauzatzen diren politika arrazistak, emakume migratzaileen papera eta gizartearen elkartasun kanpainak hobeki ezagutzeko aukera izango dute.  Erakusketa, ondoko web orrian www.bienvenidas.org berritzen joanen den informazioarekin osatuko da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE