Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Imposible procesar la plantilla:FreemarkerTemplate: menus/path.html Page: menus/path.html. Expression path is undefined on line 12, column 10 in default/menus/path.html.
 
Epea oraindik ez dago zabalik

Kirol teknikari lanpostu finko bat eskainiko du Udalak

Hautaketa txanda irekian egingo da, oposizio-lehiaketa bidez. Udalaren helburua da lanpostu hau modu finkoan hornitzea.

TESTUA: UDALA / 2017ko apirilak 18, asteartea


Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik dagoen A1 taldeko “Kirol teknikaria” lanpostua modu finkoan hornitzeko.


Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako goi mailako titulazio akademiko baten jabe izatea (lizentziatura edo gradua) edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
  • Euskarazko 4. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren apirilaren 6an, 68. zenbakian.


Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, 20 egun naturaleko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Txanda irekian egingo da hautaketa, oposizio-lehiaketa bidez.


Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE