Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Alderdi honek ekitaldia egin du Biterin

Pentsioen igoera "EAJ-PNVk lortutako akordioari" esker izan da

Hauteskunde-kanpainaren barruan, EAJ-PNVek "bizisariak KPIaren arabera" igotzea hobetsi du. Hortaz gain, eskatu du pentsioen konpetentzia Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari transferitzea.

595.EAJ-PNV.Hautesk.19.Biterin.Ekitaldia1 (id: 4357205)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 15, astelehena


Estatu mailako hauteskunde-kanpaina ostiralean hasi zen, eta EAJ-PNVk gaur ekitaldia egin du Biteri plazan.


Ekitaldian izan dira Maria Ubarretxena alkatea, Rafa Uribarren Gipuzkoako Osasun Lurralde ordezkaria eta Joseba Agirretxea Espainiako Kongresuan diputatu, besteak beste.


Hauteskunde hauetan Iñigo Barandiaran alderdi honen Madrilgo Kongresurako hautagaia da Gipuzkoatik. Toledoko Itunean aritua da, eta pentsioak izan ditu hizpide.


Hautagaiak "beste behin" eskatu du espainiar Gobernuak pentsioen konpetentzia Eusko Jaurlaritzari transferi diezaiola.


Azpimarratu duenez, pentsioen igoera partziala "EAJ-PNVek lortutako akordioari esker" izan da. Gaineratu duenez igoera "ez da soilik pentsiodun euskaldunentzat" lortu, baita "pentsionista guztientzat" ere.

 

595.EAJ-PNV.Hautesk.19.Biterin.Ekitaldia (id: 4766428)
Iñigo Barandiaranek azpimarratu du pentsioen sistema "jasangarri" bat edukitzearen garrantzia, eta alde horretatik "Toledoko Itunaren sinesten dugu".


Kanpainaren baitan Iñigo Barandiaranek adierazi du "bizisariak KPIaren arabera gobernatzea aldezten dugula". Azken urteetan, baina, "PSOE eta PPren politiken ondorioz" pertsona hauen guztien "erosteko ahalmena murriztu" da.

 

"Lanean jarraituko dugu pentsioen inguruko garantia berriak lortzeko", hitzeman du. Espainiako eskuin muturraren igoera hipotetikoaren harira, pentsioak babesteko beharra nabarmendu du. Hala ere, bere hitzetan, pentsioen sistema publikoa "ez dago arriskuan".


Gehitu du Euskadiko Autonomia Erkidegoarentzat "akordio onuragarriak" lortzeko gai izan den "alderdi bakarra EAJ-PNV izan" dela.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE