Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Berdinketa Eibar eta Mirandesen arteko norgehiagokan [Golak bideoetan]

Bideoak eta argazkiak: Gontzal Landa / Testua: Iker Murillo / Azken bi argazkiak: Mondra / 2019ko irailak 4, asteazkena

 

Giro polita gaur Atxabalpeko harmailetan Eibar eta Mirandes jokatu duten lagunarteko partida ikusteko. Bi taldeek kalitate handiko futbola erakutsi dute eta Mirandes (azkena bigarren mailan), arratsaldeko sorpresa bilakatu da markagailuan aurrean jarriz.

Gogor hasi du Eibarrek partida Mirandesen arearen gainean. Nahiz eta Burgosko taldeak lan ona egin defentsan, zailtasun handiak izan ditu baloiari eusteko zelai erditik aurrera. Eibarko erdilariak fin ibili dira defentsan eta baloi mugimenduetan. Gol aukera argienak hegaletatik etorri dira.

Hala ere Mirandesek bere jokoa aurkeztea lortu du. Baloi luzeetaz baliatuta bi aukera garbi izan ditu atezainaren aurrean. Orokorrean partida polita eta mugimendu askokoa ikusteko aukera izan dute arrasateko futbolzaleak. Bi taldeek, bakoitza bere jokoaz baliatuta, gola lortzeko aukera izan dute lehen zatian zehar.

Norgehiagoka aurrera joan da eta jokoa zelai erdialdean baretu da hurrengo minutuetan zehar. Nahiz eta lagunarteko partida izan, ondo eutsi diote bi taldeek baloiari eta defentsa bortitza jasan dute biek behin baino gehiagotan.

Mirandesek partidako lehen gola lortu du lehengo zatiko azken minutuan area barruko esku batek eragindako penaltiaren ondorioz. Gola, Alvaro Rey, taldeko erdilariak sartu du.

Bigarren atala intentsitate handiarekin hasi da eta bi taldeek, nahiz eta lagunarteko partida izan, liskarrak ere izan dituzte. Hauetako aipagarriena Mirandesko Christian eta Eibarko Sergi Enrich aurrelariaren artean izan da lehengo hamar minutuetan.

Kostata baina gutxinaka Eibar Mirandesen atera hurbiltzen joan da, gola lortu ez arren. Aukera garbiena Inuik izan du korner baten osteko baloi galdu bat aprobetxatuz. Mirandesek minutu asko pasa ditu bere zelaian eta defentsa lan ona burutu du bai defentsa atalean eta erdialdean.

Nahiz eta Eibarrek hainbat gol saiakera egin, norgehiagokaren azkenengo minutuetan Mirandesek Eibarren defentsak hautsi ditu eta bigarren gola sartu du Merquelanz erdilariak.

Azken minutuetan Escalante-k markagailua estreinatu du Eibarrentzako eta emozioa berpiztu du Atxabalpeko zaleen artean. Aire bitartez aukera ezberdinak izan ditu Eibarrek azkenengo minutuetan baina, joko ona erakutsi arren, azkenengo minutuetara arte ez du lortu berdinketaren gola. Hau Sergi Enrich aurrelariaren hanketatik etorri da.

Atxabalpeko zaleak hiugarrenaren zain egon dira harmailetan baina azkenean binako berdinketarekin amaitu da partida. Bukaeran zaleak zelaira atera dira eta jokalariak agurtzeko aukera izan dute Atxabalpeko zelaian.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE