Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

MILA ESKER AINHOA ETA IÑAKI

Larraitz Trojaola Berezibarren artikulua.

120.Larraitz.Trojaola (id: 7474307)
Testua: Larraitz Trojaola Berezibar, Arrasateko EHBilduren izenean / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko urriak 11, osteguna

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko egungo zuzendaritzak, PNV eta PSOE-ko kargudunen aldeko botoekin,auzitara eraman zituen Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin erraustegia geratzeagatik, 46 miloi eurorainoko zigorrak eskatuz.
 
Zorionez, Espainiako Kontu Auzitegiak errugabe jo ditu biak, erraustegia gelditzea ez zela delitua izan ebatziz.Are gehiago, Kontu Auzitegiak berak ebatzi du Intxaurrandieta eta Errazkinen erabakiak kalte ekonomiko handiago bat ebitatu zuela, errauskailuaren proiektua desproportzio hutsa zela aipatuz.
 
Ainhoak eta Iñakik, agintera iritsi, EH Bilduk bere programan agindutakoa jarraitu eta bozkatzaileekin hitzartutakoa bete besterik ez zuten egin.
 
Emandako hitza betetzea, herritarren ongizatea lehenestea eta ingurumena zaintzea zigortu nahiizanaonartezina da.
 
Salaketa honekin, Ainhoa eta Iñaki zigortzeaz gain,enpresa handietako negozioetatik atherritarren interesen mesedetanpolitika egitea baldintzatu nahi izan duzue, beldurra sortunahi izan duzue baina Jose Luis Otamendik, Azpeitian Ainhoa eta Iñaki babesteko ekitaldian esan bezala: “ahantz ez dezagun badela hemen eros ezin daitekeen jendea, eta saldu ezin daitekeen herri bat”.
 
Ainhoa eta Iñaki, mila-mila esker mehatxuen aurrean erakutsitako duintasun eta konpromisoagatik. Zuen eredua jarraituz, zintzotasunez eta herritarren alde lanean jarraituko dugu!!!

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE