Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hala ere ''ez da osasun arazo larririk izan''

Pertsona batek beste bat eraso du piper gasakin eta kubotan batekin

Erasoa eta liskarra atzo 21:00 aldera izan ziren Bañez Doktorea kalean. Gutxienez Ertzaintzaren 3 patruila eta Udaltzaingoaren beste 2 bertaratu ziren.

595.Erasoa.Istilua.San.Andres.19.05.14.HERRITARBAT (id: 4126405)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Herritar bat / 2019ko maiatzak 15, asteazkena

 

Erasoa eta istilua atzo gaueko 21:00 baino lehen izan ziren, San Andres auzoko Bañez Doktorea kalean. Ertzaintzak ez du zehaztu zerk eragin zuen gertaera.

 

Pertsona batek beste bat eraso zuen taberna baten kanpoaldean, eta horretarako piper gasa eta kubotan izeneko arma erabili zituen.

 

Gutxienez Ertzaintzaren 3 patruila eta Udaltzaingoaren beste 2 bertaratu egin ziren, eta bi pertsonak identifikatu zituzten.

 

Hala ere, Ertzaintzak informatu duenez, "bietako inork ez zuen osasun arazo larririk izan", baina biek osasun zerbitzuetara joan behar izan zuten, "horietako bat bere kabuz eta oinez". Badirudi oraingoz bietako inork ez duela salaketarik aurkeztu.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE