Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Foru Aldundiak liztor beltzaren aurkako kanpainan

2.431 liztor beltz erregina harrapatu dituzte Arrasaten martxoaren 1etik apirilaren 31ra

 (id: 4002558)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Xabier Herrarte. 2019ko uztailak 11, osteguna.

 

Xabier Herrartek, Jose Luis Etxebarria 'Porru' ordezkatu duen udal langilea, martxoaren 1etik apirilaren 31ra arte Foru Aldundiak liztor beltzaren aurkako tranpa kanpaina ezarritako kanpainaren datuak aurkeztu ditu.

 

Herrartek azaldu duenez "Arrasateko mapa hartu eta tranpen kokalekua zehazteko puntuak markatu nituen sare bat osatuz. Horretarako aurrez Porruk hitzartuta zituen boluntario taldeaz baliatu nintzen, eta horrezaz gain, maparen azaleran ageri ziren hutsuneak betetzen saiatu nintzen". Guztira, 64 tranpa inguru jarri ditu 2.431 liztor erregina harrapatuz.

 

Tranpa jartzeko garaia pasa ondoren, 15 liztor kabi primario kendu ditu. "Hemendik aurrera, batez ere, habia sekundarioak izango dira gehien, dagoeneko bat azaldu baita."

 

Tartean, erleen inguruko kexa asko jaso ditu, "baina horiek espezie babestua izanik, ahal den neurrian kaxa batean bizirik harrapatzen saiatzen naiz, beti ere egoerak uzten duen bitartean, izan ere, sarritan pertsiana kaxatan eta horrelako toki zailetan sartzen dira eta irisgarritasun azaroak tarteko, beti ez da posible izaten bizirik harrapatzea".

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE