Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iñigo Arriaranen argazki-galeria

ART-ko gazteenek erakarri dituzte begirada guztiak asteburu honetan

Isei Barbero / Argazkiak:  Iñigo Arriaran / 2017ko apirilak 11, asteartea


 

Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko gaztetxoenek erakarri dituzte begirada guztiak.  Seniorrek atsedena eduki badute ere, klub zuri-moreko harrobiko taldeek hitzordu bikoitza izan dute:  zapatu goizean 16 urtez azpikoek La Unicaren kontra neurtu zituzten indarrak Mojategin eta, leku berean, igandean Gipuzkoako Errugbi Eskolen arteko topaketa izan zen, nola ez, ART-ko neska-mutikoen parte hartzearekin.

 

Esan bezala, asteburuko lehenengo hitzordua infantil mailako taldearena izan zen eta, zoritxarrez, Julen Barrutiaren mutilek porrotarekin agurtu zuten 2016-2017 denboraldia.  Bederatzi eta hamabigarren postuen arteko sailkapena erabakitzako baliagarria den ligaskaren azken jardunaldiaren baitan, sarrailagileek 34-42 galdu zuten La Unicaren kontra.  Sarrailagileek, baina, irribarretsu amaitu zuten jardunaldia, norgehiagoka ostean elastiko zuri-morea jantzi eta bat egin baitzuten XX. Korrikarekin.

 

Ikasturteko bigarren fase honetan jokatutako hiru partiduetatik bakarra irabazita, Kanpanzar Arrasatek hamaikagarren postuan amaitu du denboraldia.  Hala eta guztiz ere, balorazioak positiboa behar du izan, denboraldiaren hasiera ate-joka zegoen arte kolokan egon baitzen klub zuri-moreak ekipo propioa edukiko ote zuen edo ez.  Zorionez, Arrasate Errugbi Taldeak 14 eta 15 urte bitarteko gazteen artean zabaldutako deialdiak harrera ezin hobea eduki eta, hiruzpalau gazteek izan eman eta gero, azken urteetan aurreneko aldiz infantilek Kanpanzar Arrasate gisa lehiatzeko parada izan dute. 

 

Zalantza izpirik gabe, Julen Barrutiaren gidaritzapean, aurten etorkizunerako oinarri sendoak finkatu direla esan beharra dago.  Oraindik, baina, ezin da infantilen denboraldia amaitutzat eman.  Izan ere, behin liga amaituta, 16 urtez azpikoek txapelketa berri bati ekingo diote, mugaz bestaldekoa, non Frantziar estatuko zenbait taldeen kontra lagunarteko norgehiagokak jokatuko dituzten. Honako hau ere esperientzia aberasgarria izango da Arrasate Errugbi Taldeko harrobiarentzat.

 

 

Errugbi Eskola

 

Esan bezala, infantilena ez da asteburuko hitzordu bakarra izan Arrasate Errugbi Taldearentzat, igande goizean Gipuzkoako Errugbi Eskolen arteko topaketa izan baitzen Mojategin.  Ohikoa den moduan, ART-ko neska-mutikoek 10 eta 12 urtez azpiko kategorietan lehiatu zuten eta, eguraldiak lagunduta eta bertaratutakoen esanetan, “eguna benetan zoragarria izan zen”.  Jardunaldia amaituta, klub zuri-moreko jokalarien guraso guztiek elkarrekin bazkaldu zuten.


Galeria de fotos
ART-La Unica Sub-16 Sub-10 Sub-12 Arrasateko Topaketa

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE