Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2018ko azaroan Udalak lur hauek erosi zituen

Etxezarreta naturgunea ezagutzeko eguna ospatuko da domekan

Etxezarretako naturguneak aisialdi eremuz zabal bat sortzeko potentzialtasun handiak eskaintzen ditu

Testua eta argazkiak: MB Artxiboa, 2019ko urriak 8, asteartea.

 

Etxezarreta Arrasateko Musakola auzoan kokatzen da, zehazki, Epeletik San Prudentzioraino doan eskuma aldeko ibaiertza eta mendi magala da. Herrigunetik oso gertu kokatzen den naturgunea da Etxezarreta. Bere momentuan, bertatik pasatzen zen Maltzaga eta Lizarra lotzen zituen Tren Vasco-Navarro deituriko trenbidea.

Horretaz gain, bere momentuan oso garrantzitsua izan zen Sagasti etxea izeneko baserriaren eta XIX.mendi amaierako lorategi botanikoaren aztarnak ere bertan kokatzen dira.

 

 (id: 4067194)

 

Bestalde, ekimenaren sortzaileak azaldu dutenez, “Etxezarretako naturguneak aisialdi eremuz zabal bat sortzeko potentzialtasun handiak eskaintzen ditu. Batetik, Deba erreka ertzeko habitata mantentzeko ezohiko aukera eskaintzen duelako bertako haltzadi kantauriarra berreskuratuz, bestetik Sagasti etxeko lorategi botanikoa ere berreskuratu daitekeelako, bertan landatuta dauden espezie exotikoak balioan jarriz". Azkenik lursail hau erostearen interes handiena, antolatzaileen hitzetan “harizia berreskuratzean datza. Izan ere, gure lurraldean tamaina honetako harizti gutxi batzuk besterik ez baitaude”.

Hau da bertan prestatuko duten egitaraua:

8.00 Biteri Menditik Etxezarretara (Besaide Mendizale Elkartea)

10.30 Biteritik kalejiran Etxezarretara (Arrasateko gaiteroekin)

11.30 Etxezarretan Bertsolariak (Zigor Enbeita eta Danel Goikolea) Txalapartariak (Ttakun taldekoak), haurrentzako Aranzadi eta Txatxilipurdi-k ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte eta Maider Alcelay-k ipuin kontaketa eskainiko du.

12.00 Bisita gidatua Etxezarretaren historia ezagutzeko Josemari Velez de Mendizabal-ekin, lorategi botanikoa Antton Zabaleta-k azalduko du eta Basoko natur ondarea Naiara Corcuera-ren esku izango da.

13.00 Arrasate Musikaleko BigBand-ak Musika emanaldia eskainiko du.

 

 (id: 4087498)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE