Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
42 urteko gizonari speed eta haxisa atzeman dizkiote

Gizon bat atxilotu dute, ustez Santamainako lonja batean droga trafikatzeagatik

Ertzaintzak hilabeteak zeramatzan gizonari jarraika, eta atzo ertzainek polizia-operazioa egin zuten Santa Marinan. Lonja eta garaje bat miatu zituzten.

595.Atxiloketa.Droga.Santa.Marinan2 (id: 1703544)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko azaroak 8, osteguna

 


Ertzaintza, jasotako informazio batzuetan oinarrituta, orain hilabete batzuk susmagarri bat ikertzen hasi zen.


Ertzaintzak susmoa zuen 42 urteko gizonak drogarekin trafikatzen zuela Arrasate inguruan.


Ikerketen arabera, susmagarria Santa Marinako lonja batera askotan joaten zen, eta barruan hainbat ordu ematen zituen. Lonja hau Obenerrekako aldaparen ondoan dago, Bar Fronton-en azpian.


Ertzaintzak lonja zelatatu egin zuen hainbat asteetan zehar. Azaldu duenez "lonjara adin ezberdinetako pertsona asko sartzen ziren, eta lonja barruan denbora laburra ematen zuten".


Atzo eguerdiko 13:30 aldera, susmagarria kotxe batean lonja ingurura iritsi zen, eta ibiltzen lonja ondoko garaje batean sartu zen. Garajean minutu batzuk eman ondoren, lokalera joan zen.

 

595.Atxiloketa.Droga.Santa.Marinan (id: 1737989)
Handik gutxira hainbat pertsona lonjara sartzen hasi ziren, eta Ertzaintza lonjara sartu zen. Une horretan susmagarriak "esku batean diru kopuru bat zeukan, eta ahalegindu zen preziziozko balantza bat (doitasun-balantza) butaka batean ezkutatzen". Bere jabetzen artean, susmagarriaren gerriko poltsa barruan zeuzkan:

  • Bi haxis zati, denera 60 gramo baino gehiago
  • 20 gramo ahuts zuri, poltsa baten barruan, antza speeda
  • Substantzia berdinaz beteriko 13 poltsatxo, antza speeda
  • 400 € inguru, biletetan eta txanponetan

Lokalaren barrualdean ere plastiko eta alanbre zatiak aurkitu zituzten, "drogen banaketareko erabili ohi direnak".


Ertzainek ere garajea miatu zuten, eta bertako hozkailu bat zabaldu zuten, "susmagarriak erabilitakoa, eta hozkailuan 80 gramo speed baino gehiago zeuden".


Ertzainek lonjara joandako pertsonak identifikatu zituen, eta baieztatu zuen bertaratuak zirela substantzia estupefaziente ezberdinak erosteko asmoz.


Ertzaintzak 42 urteko gizonari droga trafikoa egotzi zion, atxilotu egin zuen eta komisariara eraman zuen.


Gaur (osteguna) goizean Bergarako Epaitegira eraman dute epailearen aurrean deklara zezan.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE