Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Herritar baten kexa

HERRITAR BATEN KEXA

595.Barrenatxo.Errota2018 (id: 4599706)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 16, ostirala

 

Barrenatxo errotaren lehen testigantza idatziak Esteban de Garibay historialariarenak dira, XVI. mendekoak horrenbestez. Mendeetan zehar funtzionamenduan edo behintzat zutik mantendu da. Egun, Arrasate-Aramaio arteko errepidearen bazterrean dago, Polmetasa plantaren ondoan.


2014an Udalak eraikinari eusteko lanak egin zituen, baina denboraren poderioz, eraikinaren egoera okerrera doa. "Itxura oso eskasa dauka" baieztatu digu Eli Alzola arrasatearrak, eta horregatik dei egiten du eraikina behingoz eraberritu dadin.

 

Bestela, "beharrezko obrak egin ezean, eraikina gero eta okerrago egongo da. Hartu dezatela lehenbailehen eraikinaren inguruko erabakia, zirt edo zart".

 

595.Barrenatxo2.Errota2018 (id: 4640313)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE