Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak erabaki hori jakinarazi dio Ozenkiri

Aurtengo urrian ez da opera emanaldirik izango Amaian

Ozenkik Udalari eskatu zion Amaia erabiltzea 'La flauta mágica' opera urriaren 17 edo 18an eskaintzeko. Hala ere, azaroan Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak zarzuela eskainiko du, eta Udalak azaldu duenez, bi emanaldien arteko hurbiltasunak "kalte handia eragingo lioke zarzueletako ikus-entzule kopuruari".
590.Opera.Tosca.Aforoa (id: 4242184)

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko urriak 11, osteguna

Ozenki elkarte arrasatearrak azken urteetan opera emanaldiak eskaini izan ditu urrian ere Amaia Udal Antzokian.

Aurten ere Udalari eskaera egin dio Amaian Mozart-en 'La flauta mágica' opera urriaren 17 edo 18an eskaintzeko asmoz.

Kontuan hartzekoa da ordutik hilabete batera, azaroan, Izaskun Murgia Elkarte Liriko arrasatearrak 'Luisa Fernanda' zarzuela taularatuko duela.

Udaleko Kultura Sailak erantzun duenez, "zarzuelen emanaldiak baino bi hilabete lehenago izaera lirikoko musika saioak egiteak kalte handia egingo dio zarzueletara joango den jende kopuruari".

Udalak jakinarazi duenez, epe horren garrantzia "Ozenki elkarteko ordezkariari jakinarazi" izan dio. 
 
Udalak ere jakitera eman du eskaera bat egin zela, Ozenki elkartearen eskaera baino lehen, Amaia Antzokia urriaren 19an erabiltzeko.
 
Urriaren 19an erabiltzeak "ez du ahalbidetzen operaren muntaia, taularatzea eta desmutaia egitea beharrezko baldintza teknikoekin Ozenkik eskatutako datetan", Udalaren arabera. Ondorioz, elkarte arrasatearraren eskaera ez du onartu.

Opera emanaldia egitea ziurtaturik ez zegoenez, Ozenkik ez du iragarpenik egin, eta hutsune horretaz ohartuta, opera-zale ugari elkartearekin harremanetan jarri dira:

"Sarrera eskaera eta kontsulta asko jasotzen ari gara azken egunetan" azaldu dute elkartetik.

Ozenkik azaldu behar izan du "gure gogoz kontra, aurtengo urrian ez dela opera-emanaldirik izango Arrasateko Amaia antzokian".

Era berean, elkarteak adierazi du "guztiz atsekabetuta dagoela Udalak hartutako erabakiarekin". Halako erabaki bat "onartezina da elkarteei lotutako ekimen eta sorkuntza kulturalaren esparruaren barruan".
 
Udaleko Kultura Sailak elkarteari proposatu dio "zarzuelaren emanaldiak baino bi hilabete baino lehenagoko datak adostea". 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE