Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pertsona helduak aktibo bilakatzeko asmoarekin, bizipoz programak lehen urratsa eman du
LEINN graduko ikasle talde batek sorturiko egitasmoa aurkeztu dute gaur. Apiriletik hasita, ekainera arte pertsona helduei zuzendutako hainbat aktibitate burutuko dira programaren baitan.
 (id: 3356815)
Ibai Trebiño / 2017-03-30
 
MUko Leinn graduko ikasle talde batek diseinatutako programa da bizipoz,  
"pertsona helduak aktibo bilakatzea" izango duena helburu. Amaia Aspiazu, 
Arrasateko Udaleko ordezkaria izan da gaurko agerraldiaren buruan eta berarekin 
batera, programa asmatu duten Mondragon unibertsitateko ikasle talde bat zein 
Arrasateko erretiratuen elkarteetako kideak eta ordezkariak izan dira.

Eider Etxeberriak eta Beatriz Santamaria, Leinn graduko ikasleek azaldu dituzte 
programaren nondik-norakoak eta ideia nondik sortu zen: "Proiektua unibertsitatean barruan sortu genuen -adierazi du Etxeberriak-, pertsona nagusien perfilaren inguruko azterketa sakon baten ondorioz. Pertsona nagusiaren perfila asko aldatu da azken 20-30 urteetan eta hori dela eta, eskaintza aldatu, moldatu eta berriztu behar dela uste dugu".

Jubilatuen perfil berri horri erantzuna emateko asmoarekin, apirila eta ekaina artean hainbat tailer egingo dira -ostegunero, 10.30etatik 12.30ak arte-, aste santutik hasita. Adimen adizionala jubilazioa edota jubilazioa inguru globalean landuko dituzte bertan eta horretarako hainbat profesionalen laguntza izango dute gainera, bizipoz programaren arduradunek azaldu dutenez. 

"Arrasaten ikusitako beharrarekin edota bizipen pertsonal batean oinarritzen den 
iniziatiba sozial bat garatu beharko dituzte" programaren 20 parte hartzaileek, 
azaldu du Etxeberriak eta horretarako "3 edo 4 pertsonako talde txikietan 
banatuko dira".

Adinekoen gaitasun pertsonalak garatzea izango da programaren beste helburuetariko bat eta 55 urte gorakoentzat zuzenduta egongo da. Bide horretan, "Arrasateko nagusien jarduera aztertu ondoren, elkarteekin bildu ginen proiketuaren inguruko iritzia jasotzeko" azaldu du Etxeberriak.

Abaroa, Zigarrola, Uribarri, Landaluze edota Duintasuna erretiratuen elkarteetako ordezkariek parte hartu dute gaurko aurkezpenean eta denon izenean, Consuelo Zugasti eta Andoni Alzelaik hartu dute hitza. "Interesgarritzat" jo dute planteatutako aktibitatea, izan ere, "jendeari asko kostatzen zaio (gure dinamiketan) parte hartzea eta jendea animatu behar da, zeozer egin dezaten".

Edukinen aurkezpena apirilaren 6an egingo badute ere, programak orain arte arrakasta handia lortu du Oñatin, Ordizian, Hernanin edota Laboral Kutxa eta ULMA moduko enpresatan eta orain, Arrasateko Udalaren laguntzarik esker, gurera heldu da orain programa. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE