Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
GORPUTZ BERREGOKITZEA ETA BERREGOKITZE POSTURALA TAILERRAK
Izadi Readaptacion Postural zentroak apirilerako ikasketa saio berriak antolatu ditu.

Testua eta kartela: Izadi Readaptacion Postural. 2019ko martxoak 26, asteartea.

 

Izadi Readaptacion Postural zentroak apirilerako ikasketa saio berriak antolatu ditu.  Apirilaren 1ean, 3an, 5an, 8an eta 10ean egunetan izango dira saioak. Parte hartu nahi dutenek  aurrez izena eman beharko dute 660800971 telefonoan (Isabel).

 

Zer da "De la Readaptacion Postural al Yoga+" :

 

Gorputz Berregokitzea eta Berregokitze posturala, poliki poliki barneratzen da Yogako posturetan. Yoga+ ez da iragana, yoga gaur egungo errealitatera moldatzen du transmititu zen esentzia galdu gabe. Antzinako jakinduria berreskuratu eta erabiltzen du orainean kokatuz. Ez dago esoterismorik, ezta erritualik ere, milurteko jakinduria dago. Behin eta berriz, berregokitzea ematen da, generazio desberdinetan zehar transmititua izateko enkriptatu zen informazioa barneratzeko.  Yogara eramaten duen edozein eduki, gorputz esperientzia berri baten bitartez aurkezten da eta hau berregokitze posturalaren bitartez ematen da. Hau da, de la 'Readaptación Postural al Yoga+'. Metodo honetan ikasketa etengabe ematen da, inoiz amaitzen ez den ikasketa prozesu bat da.

 

 (id: 3362822)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE